top of page

2020/06/02 URAREN ZIKLOA POLTSA BATEAN

Egun on talde,


Gaur ariketa berezi bat prestatu dugu, nahi duenak egin dezala!


MATERIALAK:

-Plastikozko poltsa bat.

-Itsasteko zinta (zelo). -Errotuladoreak. -Ura. -Koloratzaile urdina (ez da derrigorrezkoa).


EGITEKO PAUSUAK:

1.Poltsan argazkian agertzen diren marrazkiak egin.

2.Ura koloratzaile urdinarekin nahastu (hautazkoa).

3.Ura poltsan sartu eta ondo itxi, zeloa erabili dezakezu.

4,Lehioan itsatsi.


ZER GERTATUKO DA?

Eguzkiak poltsan ematen duenean, barruan dagoen ura berotu egingo da. Orduan, ura lurrundu eta poltsaren barruan ur tantak ikusiko dituzu.

Poltsaren barruan euria ikusteko, bakarrik kolpe txikitxoak eman beharko dituzu atzamarrarekin, eta ur tantak eroriko dira.






Egiten baduzue, argazkia bidali dezakezue guk ere zuenak ikusteko.



 

Jolas batzuk uzten dizkizuegu hemendik:




216 visualizaciones0 comentarios

Entradas recientes

Ver todo
bottom of page