top of page

2020/03/10 - MUSULMANEN ARTELANAK -

Actualizado: 23 mar 2020


ree



Musulmanek ez dizkigute eskulturan eta pinturan artelan gehiegi utzi, leku sakratuetan debekaturik baitzeuden; eraikinak, objektuak, etab. apaintzen eta dekoratzen artistak ziren, ordea.


Lerroekin eta koloreekin forma benetan harrigarriak sortzen zituzten. Horretarako, forma eta diseinu geometriko soil batetik abiatzen ziren (modulua) eta hura errepikatuz (modulazioa) figura oso konplexuak sortzen zituzten.


*Diseinu geometriko bat --> modulua *Diseinuaren errepikapena --> modulazioa




ARIKETA


Orain gure txanda da! Klasean banatutako kartulinan, kopiatu bertan agertzen den modulua, arabiar leihoa osorik bete arte. Horrela modulazio bat sortzen saiatuko gara.


Animo, langile bikainak zaretela!


ree

 
 
 

留言


©2020 por Txanela 4.maila. Creada con Wix.com

bottom of page